2020-06-27

2020-02-05

Hainbat ekintza 7an, 8an eta 15ean gaztetxean...

Otsailaren 7an, Zinemakel zikoloaren barruan, "Blade Runner" filmaren emanaldia izango dugu 19:30ean.



Otsailaren 8an, eguerdiko 12etan, Arkotxak eta Ernaik antolatutako Independentzia Egunaren barruan "Independentzia pa ke?" izenburupeko hitzldi-eztabaida antolatu dute gaztetxean. Horren ostean, 13:30ean poteo musikatua abiatuko da bertatik.



Arratsaldez, ordea, DDTk hartuko du lekukoa eta, bere 30. urteurrena dela-eta, "Vientos de desobediencia" liburuaren aurkezpena eta kontzertuak antolatuko ditu.



Azkenik, hilaren 15ean, Hontzak Konpartsak Barakaldoko Lagun Ateneoaren aldeko jaialdia antolatuko du, Greziari buruzko "L'amour et la revolution" dokumentalaren emanaldiaren ostean.