2009-03-12

7Katu aurrera!!!

Bilboko Alde Zaharreko gazte Asanbladaren oharra:
Beste behin ere indar errepresiboek hainbat gazteren ametsak zapuztu asmoz, gaztetxerik gabe utzi nahi izan dute Alde Zaharra.
Ametsen abiapuntu, ideien gordeleku, berriz bizira ekarritako etxea hutsik utzi nahi izan dute. Baina zinez esan dezakegu ez dutela sekula lortuko. Auzoak auzoarentzat eraiki eta sortutako proiekturik ezin izango baitute zapuztu. Urrats sendoz hornituko dugu bidea eta gurea dena berreskuratuko dugu. Kalea gurea baita!
Esan gabe doa kontrol soziala itogarria izan dela azken hilabeteotan eta horren adierazle dira auzoan ditugun kamerak eta areagotu besterik egin ez den presentzia poliziala. Honen guztiaren ondorio zuzen bezala gaurko desalojoa eta burutu diren identifikazio, jipoi eta irainak.
Esan beharra dago auzokideak gazteak sortutako alternatibarekin bat datozela, beti ere haien iritzia kontuan izanik. Eta nahiago dutela gazteek proiektu bat bertan garatzea, eraikina hutsik egoera txarrean eta etorkizunerako proiekturik gabe egotea baino.
Gazte asanbladak adierazi nahi du, hamaika aldiz jabearekin negoziatzen saiatu arren, honek ez duela gurekin hitz egiteko asmorik izan. Jabeak hainbat trikimailu erabili ditu gaztetxearen desalojoa gauzatzeko, azkenengo desalojoa izan da honen adierazle. Gaztetxea okupatu aurretik bertan zegoen kolektiboaren aurkako prozesu juridikoaz baliatu da Gazte Asanblada bertatik kanporatzeko.
Honek guztiak, hala ere, ahuldu baino indartu egingo gaitu. Ez gara kikilduko eta erantzuna tamainakoa izango da. Gure helburuak errealitate bihurtu arte ez gara geldituko: AUZO BAT, GAZTETXE BAT!
Hartara, ondorengo egunetan burutuko diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Larunbat honetan, hilak 14, 19:00etan plaza zirkularretik manifestazioa burutuko da
GUREA DA GARAIPENA!! ZAZPI KATU BIZIRIK

No hay comentarios:

Publicar un comentario