2009-04-30

maiatzak 1, hitzaldia

El día 1 de mayo a las 18:00, charla en La Kelo gaztetxea sobre historia del movimiento obrero en Ezkerraldea, organizada por Gazte Independentistak.

Maiatzaren 1ean, 18:00etan Ezkerraldeko langile mugimenduaren historiari buruzko hitzaldia La Kelo gaztetxean, Gazte Independentistek antolatuta.

2009-04-28

maiatzak 2 OLABEAGAKO GAZTE EGUNA

5 URTE ANTOLAKUNTZAN, 5 URTE KAPITALISMOA AKATZEN

Aurten Olabeagako gazte asanbladaren 5. urteurrena betetzen da.

5 urte hauetan; gaztetxe bat gestionatzen, beran defendatzen, jai herrikoiak antolatzen, inposizioei kritikatzen ..., ikasi dugu.

Azken finean topaleku bat sortu eta gizarte justuago bat borrokatuz.

Deno positiboa izan ez arren (arazoak izan, gorabeherak beti, gu ixilarazten saiatu dira, gaztetxea desalojatudigute, ....) aurrera egin dugu, eta ospatzera goaz, konkretuki gazte egun batekin; jai giro errebindiktiboaz.

Rebindikatioa bai, izan ere gazteok gureak diren eskubideak, aldarrikatu eta eskuratuko ditugulako.

Etxebizitzaren kasuan, gazteok benetan etxebizitza eskuratzeko eskubidea bermatu beharrean, "ereduzko" politikoek enpresarioei eskua emanez, beraren boltsikoak betetzeko beste prioridaderik ez daukate.

Politiko hauek AHT eta auzoan eraikitzen dauden autopistaren kasuan forrero berduma izaten dute, beraien boltsikoak betetzen dauden bitartean gizarteak esaten duenaren aurrean entzungor eginez.

Baina gazteok ez goaz han gehiago fosolera, beraien aslakeriei aurre egingo dugu, alternatibak baditugulako.

PROIEKTU TXIKITZAILEAK STOP! ETXEBIZITZA ESKUBIDEA BERMATZERA GOAZ!
KAPITALISMOA AKATU!

Horrexegaitik deitzen diogu gazteriari, bertan lan egin duten kolektiboei eta 5 urte hauetan lagundu diguten auzokide guztiei egun onetan parte hartzera, ospatzeko eta beraien sistemaren kontra indarrak jasotzeko.

MAIATZAK 2 DENOK OLABEAGARA!


Egitaraua:
-12:30 harrera+ kale animazioa ( batukada, erraldoiak, etab.)
-13:30 triki poteo auzotik
-14:30 indabada + kantautorea ( tipico pero cierto)
-17:00 ginkana
-19:00 kalejira orkresta nazionalarekin
-20:30 kontzertuak frontoian + ekitaldia ( neguri gorriak, itziarren semeak eta bilbomatiks)
- Gaupasa gaztetxean

NOLA HELDU OLABEAGARA (BILBO)
-METRO: San mames geltokia edo Indautxu
-TRENA: Renfe, Olabeaga ( ez ordaindu)
-AUTUBUSA: Moyua-Olabeaga (Bilbobus)

2009-04-24

Zazpi Katu berriro okupatuta eta gaztetxe berria Erandion

Zazpikatu gaztetxearen okupazioaren Kronika:

Alde Zaharretik zehar kalejira burutu ostean hamarnaka gazte hurbildu dira Solokoetxeko eskaileretara gaztetxea berreskuratzeko asmoz. Berehala ertzaintza bertaratu da eta ingurua hartu dute baina dagoeneko zonaldetk alde egin du. Hainbat gazte gaztetxearen barnealdean daude eta auzotar ugari babesa ematera agertu dira gaztetxe ingurura.


Erandiko Gazte Asanbladaren oharra:

Azken 2 urte hauetan Erandioko Gazte Asanbladatik asko izan dira landu eta ospatu ditugun ekimenak; inauteriak, gazte egunak, etxebizitzaren aldeko dinamikak,ikastaroak, kontzertuak...

Baina gure proiektuekin aurrera jarraitu ahal izateko ezinbestekoa egiten zaigu guk gestionatuko dugun leku fisikoa eskuratzea.

Horregatik, ERANDI0K0 GAZTETXEA JAI0 DA!

Aspaldi erabili barik dagoen Tartanga kaleko 30. zenbakia, (lokal publikoa,antzinako CIPEA) okupatzea erabaki dugu, bertan gure ilusio eta ametsak egi bihurtzeko asmoz.

Erandioko Gazte Asanbladako kideok, GAZTETXERA etortzera gonbidatzen zaituztegu.

0stiralean, Apirilaren 24ean, 20:30ean metrotik KALEJIRA baten ostean herriari ateak irekiko dizkiogu.

HERRI BAT, GAZTETXE BAT!

2009-04-22

Hurrengo geltokia... Olabeaga!!!

La Kelo gaztetxearen urteurrena amaitu eta hurrengo asteburuan... denok Olabeagara!!!

2009-04-16

Ekintza eta prentsaurrekoa Santurtziko Udaletxean

Apirilaren 24an hamar urte beteko dira herriko gazteek Santurtziko La Kelo gaztetxea okupatu zutenetik. Eraikinak urteak zeramatzan hutsik, eta orduko alkateak, gaur egun AHT eraikitzeko beharrezkoak diren ezjabetzen arduraduna, okupazioak lau egun iraungo zituela esan zuen. Denborak arrazoia kendu dio.

Hamar urte hauetan, eskaintzen diguten aisialdi eredua gainditu egin dugu, inolako loturarik gabeko kultura eredua garatu dugu, guk geuk sortua, erakundeen beharrik gabe, geuk kudeatua, merkantilismotik kanpo...

Zenbaezinak dira urte hauetan antolatu ditugun hitzaldiak, antzezlanak, kontzertuak, tailerrak... eta hamargarren urteurrenaren ospakizunetan ildo honi eutsi nahi izan diogu bi asteko egitaraua antolatuz herri osoarentzat. Inoiz baino biziago gaude, inoiz baino indartsuago gaude, eta oso garbi daukagu prest gaudela edozein mehatxuri aurre egiteko, auzoa suntsitu nahi duen egitasmoari aurre egiteko eta beste hamar urte, baita gehiago ere, biziz eta borrokaz betetzeko.

Amaitzeko, geure elkartasuna adierazi nahi diegu gaur egun desalojo mehatxuan dauden gune okupatuei, eta okupazio mugimenduaren aurkako oldarraldi une honetan dei egin nahi dugu herri guztietan okupazioaren bidea indartzera.

Eta besterik gabe, guztiok animatu nahi zaituztegu urteurrenaren ospakizunetan parte hartzera, eta, jakina, gaztetxearen eguneroko bizitzan parte hartzera.

GORA LA KELO GAZTETXEA!!!

GORA OKUPAZIO MUGIMENDUA!!!



El 24 de abril se cumplirán diez años desde que jóvenes del pueblo okuparan La Kelo gaztetxea de Santurtzi. El edificio llevaba años vacío, y el alcalde de aquel momento, hoy responsable de las expropiaciones necesarias para ejecutar las obras del TAV, afirmó que la okupación duraría cuatro días. El tiempo le ha quitado la razón.

En estos diez años, hemos superado el modelo de ocio que nos ofrecen, hemos desarrollado un modelo de cultura sin ningún tipo de ataduras, creado por nosotr@s mism@s, sin necesidad de instituciones, gestionado por nosotr@s, fuera del mercantilismo...

Son incontables las charlas, teatros, conciertos, talleres y demás que hemos organizado en estos años, y en el décimo aniversario hemos querido mantener esta línea organizando un programa de actividades de nueve días para todo el pueblo. Estamos más viv@s que nunca, estamos más fuertes que nunca y tenemos claro que estamos preparad@s para hacer frente a cualquier amenaza, al plan que pretende destruir el barrio del Bullón, y para llenar otros diez, y más años de vida y lucha.

Para terminar, queremos expresar nuestra solidaridad a los espacios okupados que se hallan en peligro de desalojo, y en este momento de ofensiva contra e movimiento de okupación que remos hacer un llamamiento a reforzar en todos los pueblos el camino de la okupación, por encima de la especulación y de la criminalización.

Y sin más, animaros a tod@s a tomar parte en las celebraciones del aniversario, y por supuesto en la vida diaria del gaztetxe.

GORA LA KELO GAZTETXEA!!!

GORA OKUPAZIO MUGIMENDUA!!!