2010-04-27

Maiatzaren 1ean, larunbatarekin, "erregea eta bufoia"

Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!!
Nork apainduko ote du hitza hobeto da, erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan esperimentatu nahi den jolasa.
Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, gehiago nor izango?
Tokian tokiko herrira eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek, erabateko bapatekotasuna emago dio emanaldiari.
Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez.
Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!!


Maiatzaren 1ean, 20:00etan La Kelo gaztetxean. Sarrera 2€.
Parte-hartzaileak: Ander Lipus eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Unai Elizasu.

2010-04-22

Azken txanpa!!!

Jardunaldi antidesarrollista izango da azken txanparen hasiera. 18:11n mendibuelta etnobotanikoa izango dugu, geure inguruan dauzkagun landareen erabilera ezagutzeko aukera paregabea... belar txarrak ez baitira beti hain txarrak!!! Indarrak bereeskuratzeko pintxo dastaketa izango da ondoren eta 23:11n Meren kantautorearen kontzertua izango dugu, txosnetarako txangoari ekin baino lehen.

Biziraunez gero, larunbata potente datorkigu. 12:11n herripoteo musikatua izango dugu auzotik eta ondoren, 14:11n, bertso-bazkaria Jokin Castaños eta Manu Goiogana bertsolariekin. Amaitutakoan, 17:11n, herri kirolak izango ditugu, eta 19:11n berriro aldarrikatuko dugu kalean gaztetxea eta auzoa bizirik nahi ditugula.
Eta, eguna zein urteurrena amaitzeko kontzertu ikusgarria 20:11n: Governors, Anger eta Gailur taldeek eskainiko dizkigute euren lan berrien aurkezpenak, 4€ truk.







Datorkigunerako prest?

2010-04-15

Amaitu da asteburua...


... eta hitzaldiz betea datorkigu astea.



Bihar, astelehena, EPPKren historia biltzen duen "Burdinen arteko herria" liburuaren aurkezpena izango dugu 20:11n, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eskutik eta Anjel Alkalde eta Unai Hernández preso ohien partehartzearekin.



Asteartean, ostera, Bilboko Okupazio Bulegoko jendearekin daukagu hitzordua 19:11n: zer egin okupatu baino lehen? Eta okupatutakoan? Nola jokatu behin polizia agertuta? Zein eskubide daukagu okupatutako etxebizitzan? Galdera hauei guztiei eta zeuk egindakoei erantzuna aurklitzeko aukera izango dugu bertan.



Asteazkenean, EHNE sindikatuak kontsumo arduratsuari buruz hitz egingo digu 19:11tik aurrera: zer den elikadura subiranotasuna, nola egin dizaiokegun aurre transgenikoen inbasioari, nola uztar ditzakegun baserria eta kalea...





Eta azken asteguna, osteguna. Portu eta inguruko musikaren historia ezagutarazi nahi du Portusound liburuak, eta historia hori ezagutzeko aukera izango dugu 19:11tik aurrera. Honetaz gain, egileak antolatutako erakusketa izango da ikusgai arratsaldero astelehenetik ostegunera.

2010-04-13

Asteburu honetan... urteurrenaren hasiera!!!

Ostiralean, ohiko txupinazo-parrillada-ardoiturria izango dugu urteurrenari ekiteko zazpietatik aurrera, eta 21:11n kalejiran aterako gara Orkrestarekin!



Larunbatean, 11:30etatik aurrera, buruhandiak aterako dira auzotik eta 12:11tik aurrera ginkana izango da txikienentzat.
14:11n herri bazkaria izango dugu gaztetxean (hobe izena ematea!), eta bazkalostean, herri jolasak. Hauek amaitutakoan, 18:11n, indarrak berreskuratuko ditugu herri askarian.

Eta, eguna, amaitzeko, 20:11tik aurrera, ska jaialdia izango dugu, 3€ truk, Itziarren Semeak eta Skakeitan taldeekin.





Azkenik, asteburua amaitzeko, igandeko seietatik aurrera, laburmetraia emanaldia izango dugu. Eta, astelehentik aurrera, hitzaldiak... eta beste guztia!!!

2010-04-10

Portugaleteko Gazte Asanbladak Koskoenea Gaztetxea desalojatzeko arriskuan dagoela adierazi du

12 egun daramatza Portugaleteko Koskoenea Gaztetxeak erresistentzian Eguerdian egoeraren inguruan duen irakurketa egin du Gazte Asanbladak prentsaurreko baten bidez

PGAren irakurketa:

Pasadan larunbatean, martxoak 27, Portugaleteko Gazte Asanbladak hainbat urte hutsik zeramatzan etxebizitza bat okupatu zuen Alde Zaharreko Koskojales kalean. Gazte Asanbladak 2 urte eta erdi daramatza lanean.

Portugalete eta Euskal Herriak arlo sozial, politiko eta ekonomikoan pairatzen duen sistemari aurre egitea da lotzen gaituen konpromezua. Herriko hainbat gaztek osatzen dugu asanblada eta inork baino hobeto ezagutzen ditugu Portugaleteren arazo eta gabeziak. Portugalete pixkanaka-pixkanaka ari zaigu hiltzen, bitartean Udalak hau ekiditzeko ezer egiten ez duelarik. Haiek dira egoera honen errudunak. Eraikitzen ari diren Portugalete honetan ez dago etorkizunik, gazteontzat bereziki. Hizkuntza eskubideak etengabe urratzen dituzte, kirol azpiegiturak egoera tamalgarrian daude, ikasleok kalitatezko liburutegirik ez dugu...

Gainera gutxi balitz bezala aisialdia eredu kapitalista-kontsumista nazkagarri batekin lotu dute Ballonti merkatal gunearen bitartez. Non daude zinemak herrian? Non antzokiak? Non kultur etxeak? Zaila izango da hauek topatzea, existitzen ez direlako. Gazteri isil, pasibo eta kontsumista nahi dute, etorkizunean arazorik emango ez duen Portugalete bat izateko. Baina ez, herrian aktiboak, kritikoak eta askeak garen gazteak asko gara, eta hau honela jarraitzea ez dugu baimenduko. 2 urte luze hauetan hamaika ekintza burutu ditugu kalean (Solstizio gauak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak, tailerrak, kalejirak...), baina hauekin jarraitzeko ezinbestekoa dugun lanabesa gaztetxea da. Herrian asko dira urteak hutsik daramatzaten etxebizitza eta lokalak, Alde Zaharrean bereziki.

Horregatik hemen okupatzea erabaki genuen, herriaren bihotzean. Azken hamarkadetan boterean dagoen ustezko Udal Gobernuaren politiken ondorioz herriaren erdigunea izan behar duen Alde Zaharra hiltzen utzi dute. Horregatik Koskojales kalean hautsez beteta eta egoera negargarrian zegoen etxebizitza bat gaztetxe bihurtzea pentsatu genuen. Erreferentziazko gune kultural bihurtuko dugu, beti ere autogestioaren bidez eta Udalaren inolako eskusartze eta inposaketarik gabe. Era berean Udalaren arduragabetasuna gogor salatu nahi dugu, ondare historikoa den Alde Zaharra egoera tamalgarrian mantentzen dutelako. Denona den diru publikoaz gestionatzen den SURPOSA enpresa pribatua izan da gu heldu arte etxebizitzaren mantentzeaz arduratu dena. Ondare historikoa izanda behera bota ezin dutenez hau hiltzen utzi dute. Gure beldurra lur honekin espekulatu nahiko ez duten da.

Egoera zein den jakinda ere gazteon gogo eta konpromezuz hau aurrera aterako dugu. Barruan lan izugarria egiteke baldin badugu ere indarrak soberan ditugu. Dagoeneko 12 egun damatzagu erresistentzian. Udaltzainen bisita jaso genuen asteburuan gaztetxeko atean, eta USURPOSA eta Udaletxeko arduradunena astelehenean. Azken hauen jarrera lotsagarria izan dela azpimarratu nahi dugu, oso aktitude txarrarekin hurbildu zirelako Koskoenera. Gurekin zuzenean hitz egin ez bazuten ere atearen beste aldetik euren zurrumurruak entzun genituen, eta gu barruan geundela gaztetxea kanpotik tapiatzearekin mehatxatu gintuzten.

Era berean Alde Zaharra sekretaz beteta dagoela salatu nahi dugu, Koskoenean nor sartu eta irtetzen den kontrolatuz, gazteak kaletik jarraitzera heltzeraino. Hala ere ez gaituzte inolaz ere geldituko. Orohar auzokide eta tabernarien jarrera oso ona izan da gaztetxearekiko, eta igandean ospatu genuen lehenengo asanblada irekira hurbildu ziren 40 gazteek lanarekin jarraitzera gonbidatzen gaitu. Hala ere errealitatea krudela da eta egunotan edozein momentutan Udalaren aginduz desalojatu gaitzakete. Udala erabaki politiko hau hartuko balu gazteekiko duen jarrera zein den argi utziko luke. Hau gertatzekotan Gazte Asanbladak deituko lituzkeen mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen du Portugaleteko herriari.

Beraz, Portugalete gazte, euskaldun eta aske bat eskuratzeko ezinbesteko lanabesa dugu GAZTETXEA!

KOSKOENEA GAZTETXEA AURRERA!

HERRI BAT GAZTETXE BAT!!!

Info+ koskoenea.nireblog.com

2010-04-06

La Kelo gaztetxearen XI urteurrena

apirilak 16 - 25

viernes 16 barikua


19:11 Txupinazoa eta parrillada
21:11 Kalejira Orkrestarekin

sábado 17 zapatua

12:11 ginkana
14:11 herri bazkaria
17:11 herri jolasak
18:11 herri askaria
20:11 ska kontzertua: Itziarren Semeak + Skakeitan

domingo 18 domeka

18:11 zinema: labumetraia emanaldia / pase de cortometrajes

lunes 19 ilena

20:11 "Burdinen arteko herria": EPPK - Euskal Preso politikoen Kolektiboaren historia
Historia del colectivo de presos/as políticos vascos

martes 20 martitzena

19:11 Charla sobre aspectos legales de la okupación, con Bilboko Okupazio Bulegoa

miércoles 21 eguaztena

20:11 Hitzaldia: Kontsumo arduratsua. Baserritik kalera elikadura subiranotasunerantz; EHNE sindikatuaren eskutik.

jueves 22 eguena

19:11 Presentación del libro "Portusound"

viernes 23 barikua
jardunaldi antidesarrollista

18:11 mendi buelta etnobotanikoa: ezagutu zeure inguruko landareen erabilera
22:11 antzerkia
23:11 kantautorea: meren, el chaval de la guitarra

sábado 24 zapatua (urteurrena!!!)

12:11 herripoteoa
14:11 bertso-bazkaria jokin castaños eta manu goioganarekin
17:11 herri kirolak
19:11 okupazioaren aldeko manifestazioa
20:11 kontzertuak: Governors + Anger + Gailur

Koskoenea gaztetxeak 10 egun

Martxoaren 27an okupatu zuen Portuko Gazte Asanbladak Koskojales kaleko gaztetxe berria, Koskoenea. Ordutik, eraikinaren berritatze lanei ekin izan diote eta kalean ere ekitaldiak burutzen jarraitu izan dute. Surposa udal enpresak dagoeneko okupazioa salatu egin duen arren, mugimenduak aurrera darrai.

Lan handia dago oraindik egiteke, beraz, animatuz gero, badakizu nora jo. OKUPAZIOA AURRERA, KOSKOENEA AURRERA!!!