2010-04-13

Asteburu honetan... urteurrenaren hasiera!!!

Ostiralean, ohiko txupinazo-parrillada-ardoiturria izango dugu urteurrenari ekiteko zazpietatik aurrera, eta 21:11n kalejiran aterako gara Orkrestarekin!



Larunbatean, 11:30etatik aurrera, buruhandiak aterako dira auzotik eta 12:11tik aurrera ginkana izango da txikienentzat.
14:11n herri bazkaria izango dugu gaztetxean (hobe izena ematea!), eta bazkalostean, herri jolasak. Hauek amaitutakoan, 18:11n, indarrak berreskuratuko ditugu herri askarian.

Eta, eguna, amaitzeko, 20:11tik aurrera, ska jaialdia izango dugu, 3€ truk, Itziarren Semeak eta Skakeitan taldeekin.





Azkenik, asteburua amaitzeko, igandeko seietatik aurrera, laburmetraia emanaldia izango dugu. Eta, astelehentik aurrera, hitzaldiak... eta beste guztia!!!