2011-03-24

Larunbatean, bertso bazkaria, Sagardolé eta Todo o Nada

Egun potente eta luzea izango dugu larunbatean.

14:30etatik aurrera, bertso bazkaria izango dugu Korrika Kulturalaren barruan. Bertan, Jokin Castaños eta Julen Erezuma bertsolarien lanaz gozatu ahal izango dugu. Hori bai, gaur duzue izena emateko azken eguna, La Kelon bertan, Santurtziko AEK euskaltegian edo Portugaleteko Xaribari euskaltegian. Bazkariaren ostean ordainduko da, borondatea.


20:00etatik aurrera, Barakaldoko Gazte Asanbladak antolatutako kontzertu akustikoa izango dugu, Todo o Nadak "Despierto de Repente" bere biraren barruan eskainiko digu kontzertua eta, Barakaldotik bertatik Sagardolé talde euskalrumberoa izango dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario