2011-03-16

Larunbatean Odolaz Blai + Flyshit

Hurrengo larunbatean, martxoaren 19an, K-PUTXA fanzinearen bigarren zenbakia aurkezten arituko dira Odolaz Blai eta Fly Shit taldeek La Kelo gaztetxean.

K-PUTXA Enkarterriko musika eszenatik jaiotako fanzinea da, urteetan haziz eta handituz joan den hardcore eta punk mugimendua elikatu eta indartzeko asmoz. Eskualdeko taldeen artean sare bat osatzeko asmoarekin baita ere, eta Euskal Herriko beste txokotan zarata egiten dabiltzan beste taldeak harremanetan jartzea eta ezagutzera ematea baita helburu duena.

Oraindik bigarren zenbakia aurkezten ari dira baina hemendik gutxira hirugarren zenbakia aterako da, adi beraz eta babestu herritik datozen fanzineak!!

www.myspace.com/odolaz

www.myspace.com/flyshiteulikk

No hay comentarios:

Publicar un comentario