2012-11-12

Greba orokorra, dokumentala, kontzertua eta hitzaldia.

Datorren asteazkenean, hilak 14, greba orokorrerako deialdia dago Europako hainbat herrialdetan. La Kelo gaztetxeak parte hartzera dei egiten du, sindikatuen gainetik borrokarako garaia delakoan. Hori dela eta Herri Komiteak antolatutako murrizketen aurkako manifestazioan parte hartzera deitzen dugu, 19:00etan Santurtziko udaletxetik.

Ostiralean, hilak 16, Marx-en inguruko dokumentala izango dugu ostiraleroko kafetan (zehaztapen gehiago aurrerago).

Eta larunbatean Ikasle Ekintzak antolatutako eguna izango dugu. 19:00etan hezkuntzan egiten ari diren murrizketen inguruko hitzaldi-eztabaida izangto dugu, eta 21:00etatik aurrera kontzertua Señores eta 5000 rpm taldeekin (sarrera, 2€).


No hay comentarios:

Publicar un comentario